Iñaki Mardaras entrenatzaileak aitortu du penaz geratu direla gaur bertan igoera lortu ez izanagatik: "Ondo sartu gara partiduan baina eurek asmatu egin dute eta guk ez. Erreakzionatzeko gaitasuna erakutsi dugu baina berdinketatik gertuen geundenean sartu digute gola. Pena bat izan da, baina oraindik ere aukera asko ditugu mailaz igo eta historia egiteko".
Bergarak puntu bakarra behar du igoera ziurtatzeko.