Txarangak aterpez aterpe ibili dira euriari aurre eginez

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko maiatzaren 13a

Txaranga Eguna euripean ospatu behar izan dute Bergaran. Kalejira gutxi egin arren metalezko haizezko musika-tresnak aterpeetan jo dituzte txaranga ezberdinetako kideek.

Eguraldi kaskarrari aurre egin behar izan diote Bergarara gerturatu diren txaranga ezberdinek. Izan ere, bigarren urtez antolatu dute Txaranga Eguna herri mahoneroan, kaleko bizitza berreskuratzeko asmoz. Estilo ezberdinetako txarangak ibili dira kaleetan zehar, baina euriaren eraginez, aterpeetan babestu behar izan dira pieza ezberdinak jotzeko.

Goizean Arabako Gesaltza fanfarrea, Donostiako Tximeletak txaranga eta Ermuko Irulitxa fanfarrea ibili dira.

Arratsaldean, Bergarako  Bandako txarangaren txanda izango da, eta ostean, Rockalean eta Brincadeira arituko dira kalea girotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak