Udako bilduma aurkezteko festa berezia antolatu du Bedelkar merkatari elkarteak biharko, maiatzak 13, Seminarixoan –11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara–. Musika eskolako ikasleen emanaldia (12:00), koktela (12:30) eta Camden Town-eko dantzarien erakustaldia (19:00) izango dute. Bedelkar elkarteko hamaika dendak hartuko dute parte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.