Txaranga Eguna ospatuko dute zapatuan Bergaran

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko maiatzaren 11

Txaranga Egunaren bigarren aldia egingo da zapatuan, Txaranga bizitza da lelopean. Iaz egin zen aurrenekoz, osasun egoeraren ostean, kaleko bizitza, harremanak eta jaiak berreskuratzen joateko asmoz. Egoerari buelta eman bazaio ere, Pentekoste jaien aurrerapen modura planteatu du Bergarako Udalak.

Goizean hasi eta gauera bitartean ibiliko dira izaera eta estilo ezberdinetako sei txaranga Bergarako kaleetan zehar. Oraindik ibilbideak zehaztu gabe badaude ere, herriko txoko ezberdinak girotuko dituzte musikariek. Udalaren hitzetan, neguaren nagiak astintzeko eta herrikideekin, lagunekin eta senitartekoekin egoteko parada emango du.

Tximeletak, Irulitxa txaranga eta Gesaltza fanfarrea 11:30etik 14:30era bitartean arituko dira herria alaitzen. Arratsaldean, berriz, seietan, Bergarako Musika Eskolako txaranga aterako da kalera; eta, ordubete beranduago Bincadeira eta Rockalean. Azken hirurak 21:00ak arte alaituko dituzte herriko kaleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak