Atzo, Madrileko Goia Teatroan Espainiako Futbolarien Elkarteak, urtero moduan Ezohiko eta Ohiko Batzar Nagusia egin zuen. David Aganzo presidentearen kuadeaketa babesteaz gain, hainbat kirolari omendu zituzten. Saria jaso zuen kirolarietako bat debagoiendarra izan zen, Vanesa Gimbert futbol jokalari ohia. Futbolari egindako ekarpenagatik, utzitako ondareagatik eta lortutako lorpenengatik saritu zuten bergararra.
Ibilbide oparoa
1999. urtean egin zuen debuta futbol profesionalean Vanesa Gimbertek, Levanten. Harrezkeroztik makina bat taldetatik pasa ondoren, Athletic-en egonkortu eta izar bilakatu zen bergararra. Hogeita hiru denboraldi jokatu zituen futbolean, eta pasa den urteko maiatzean erretiratu zen. Guztira hamabi garaikur irabazita, emakumezkoen futbolaren alde lan handia egin du bere ibilbide guztian bergararrak.