Denetarik eta denentzat, Ernai kaleko jaietan

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mai. 8a, 09:50

Lehendabizikoz antolatu dituzte Ernai kaleko festak asteburu honetan eta sekulako giroa egon da. Denetarik izan dute bi egunek; Kirola, musika, buruhaundiak eta bazkari herrikoia. Etxeko txikienetatik hasi eta helduetaraino, gozatu ederra hartu dute Ernai kaleko bizilagunek.

Herri mailan geroz eta auzo gehiagotan festak antolatzen zituztela ikusita, asteburu honetan ospatu dira lehenengoz Ernai kaleko jaiak Bergaran. Giro ederrean aritu dira bertako familia gazteak, eta bi eguneko egitarauarekin gozatu ederra hartu du batek baino gehiagok.  "Ernai kale berri bat izanda eta familia gazte asko haur txikiekin bizi denez, pentsatu genuen jaitxo bat egitea", diote antolatzaileek. Argi zeukaten Pentekosteen aurretik egin nahi zutela, eta "maiatzaren 1a jaieguna izanik, aukera gehiago ez geneukan", adierazi dute.

Festarako, Ernaitxo ikurra ere asmatu zuten, haien esanetan, kalearekin zerikusia duen animaliatxoa; izan ere, halako "ugari" egoten dira etxeen azpian, azaldu zuten. Zapatuan, KrossFit erakustaldiarekin hasi zuten eguna, ondoren Txomingero bazkaria egin zuten eta arratsaldean buruhandiak ibili ziren umeen gozamenerako. Domekan, odoloste eta txorizo pintxoak salgai jarri zituzten, eta eguerdi aldera, Camdem Town-en eskutik, zumba saioa egon zen. 13:30ean egin zen sari banaketarekin eta boletoen zozketarekin amaitu ziren Ernai kaleko jaiak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak