Final erdietan galdu ondoren, amaitu da denboraldia bergararrentzat

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko mai. 7a, 20:00

Soraluze BKE,  Bergarako saskibaloi taldeko gizonezko seniorrek galdu egin dute gaur arratsaldean Labegaraietan Donosti Dolphins taldearen aurka, eta ondorioz, zapuztu egin da mailaz igotzeko ametsa (47-61). 

Orain dela bi aste liga lehenengo postuan amaitu ondoren, lehenengo kanporaketan mailaz igotzeko aukerarik gabe gelditu da Soraluze BKE. Denboraldi aparta burutu dute Xabat Irazolaren mutilek, baina denboraldiko momentu garrantzitsuenean huts egin dute. Lauko finalean, final erdietan Donosti Dolphins jaun eta jabe izan da Labegaraietan, eta honela, bergararrek denboraldiari agur esan diote espero baino lehen. Amaiera mingotsa sasoi honetan saskibaloi maila altua erakutsi duen Soraluze BKE taldearentzat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak