Azken neurketa irabazita finalean dira bergararrak

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko maiatzaren 7a

Goizper Group BKE, Bergarako saskibaloi taldeko emakumezko seniorrak mailaz igotzen saiatuko dira, gaur arratsaldean Labegaraietan AZ Casa de la Riojari irabazi ostean (55-36). Hamabi neurketetan hamar garaipen pilatu dituzte, eta ondorioz lehen postuan amaitu dute denboraldia bergararrek. Hala, finalerako txartela lortuta, hurrengo domekan jokatuko dute neurketa erabakigarria Bergarako Labegaraieta kiroldegian, Lasarteko Ostadar taldearen aurka (16:00). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak