"Altzon joan zitzaigun kanporaketa, han 3-0 galdu eta gero kanporaketa erabat baldintzatuta geratu zelako. Kadete mailan guk bikote polita dugu baina Altzokoek oso-oso bikote sendoa zuten. Gazte mailan bi partiduetan edor gerta zitekeen, eta nahiz eta eurek irabazi dituzten biak, indarrak nahiko parean egon dira. Eta, senior mailan itzulerakoan irabazi egin dugu, baina joanekoan galdu egin genuen eta esandako moduan, kanporaketa oso baldintzatuta geneukan", adierazi du Julen Aranburuk.
Kadete mailako bikotea osatu dute Aritz Etxabek eta Aratz Ormaetxeak, gazte mailakoa Josu Lazpiurrek eta Peru Alberdik, eta senior mailan joanekoan jokatu zuten Ander Etxanizek eta Harri Oterminek, eta itzulerakoan jokatu dute Ander Etxanizek eta Aritz Rezustak.
Hala, atzoko kanporaketan Etxabek eta Ormaetxeak 22-12 galdu zuten, Lazpiurrek eta Alberdik 22-11 eta senior mailan kanporaketako garaipen bakarra eskuratu ahal izan zuten Etxanizek eta Rezustak 22-16.
Oñatiarrek datorren asteburuan jokatuko dute
Oñatiko pilotariek, berriz, final-zortzirenetan hasiko dute txapelketa; hala, datorren asteburuan jokatuko dute etxean joaneko partidua, eta Amezketako pilotariak izango dituzte aurrean.