Ordubetez aritu ziren gazteak Gorka Artola alkategaiari galderak egiten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko maiatzaren 6a

Moñux, Artola, Usobiaga, Arteaga eta Narbaiza.

Ernaik antolatuta Gazteok Artolarekin ekimena egin dute Arrano tabernan. Hara joandako gazteek galderak egin eta hausnarketak partekatzeko aukera izan zuten. 

Gazteok Artolarekin ekimena egin zuten atzo iluntzean Arranon. Bergarako gazteek EH Bilduko alkategai den Gorka Artola izan zuten aurrean, eta hari galderak egiteko aukera izan zuten. Artolarekin batera izan ziren hainbat zerrendakide: Aitor Narbaiza, Maitane Arteaga, Eider Usobiaga eta Andoni Moñux.

Aurrez kutxetan jaso zituzten gazteen galderak, eta galdera horiek erantzuten ibili ziren, ordubete inguruan, EH Bilduko zerrendakideak. Gainera, han zeuden herritarrak ere animatu ziren eta aukera aprobetxatu zuten kezka duten gaien inguruan Artolari galdetzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak