Ohorezko gazte mailako taldea babesteko dei egin du BKEko futbol sailak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko maiatzaren 5a

Gazte mailako taldea, iaz, Euskal Ligarako igoera ospatzen.

2022-2023 denboraldia amaitzera doala-eta, Bergara Kirol Elkarteko futbol sailak dei egin die herritarrei gaur egun Euskal Ligan dagoen gazte mailako taldeak maila nazionalera igo ahal izateko garrantzitsua izango den lehen partidua babesteko. Bihar, maiatzak 6, jokatuko dute Agorrosinen, Betoñoren aurka (19:00).

BKEko zuzendaritzak honako dei hau egin du: "Denboraldi osoko lanaren ostean, azken bultzada eman behar diegu ametsak errealitate bihur daitezen. Historia egiteko azken urratsa falta zaigu. Zuzendaritzatik dei egiten dizuegu zapatuan kamiseta urdina jantzi eta Agorrosinera etortzeko. Guztion indar eta babesarekin ziur gaude helburua lortuko dugula".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak