Bergarako Ernai kaleko festak ospatuko dituzte maiatzaren 6an eta 7an

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko mai. 4a, 16:30
Azkaiter Pelox taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan.

Lehendabizikoz antolatu dituzte Ernai kaleko festak eta asteburu honetan izango dira. Kirolak, musikak, buruhandiek eta bestelako ekintzek osatutako egitarau oparoaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienetik hasi eta helduetaraino.

Herri mailan geroz eta auzo gehiagotan festak antolatzen zituztela ikusita, erabaki zuten Ernai kaleko festak sortzea eta hamar bizilagun inguruk osatutako taldea aritu da jaiak antolatzen uda ostea ezkero. "Ernai kale berri bat izanda eta familia gazte asko haur txikiekin bizi denez, pentsatu genuen jaitxo bat egitea", diote antolatzaileek. Argi zeukaten Pentekosteen aurretik egin nahi zutela, eta "maiatzaren 1a jaieguna izanik, aukera gehiago ez geneukan".

Festa guztiz janzteko, euren ikurra ere sortu dute: Ernaitxo. Zintz berdea eta azaldu dutenez, kalearekin zerikusia duen animaliatxoa da; izan ere, halako "ugari" egoten dira etxeen azpian. Hortaz, bizilagun batek gantxilloz egin du Ernaitxo eta bere jaitsierarekin hasiko da festa zapatuan. Antolatzaileak gogotsu agertu dira jaiak hasi aurreko egunetan.

Aipatzekoak dira, besteak beste, zapatuan egingo duten Txomingero bazkaria eta domekako odoloste nahiz txorizo pintxoen salmenta. Bazkariaren kasuan, bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du eta pintxoak, berriz, euro baten truke jarriko dituzte salgai. Era berean, boletoak ere salduko dituzte eta horien zozketa nahiz jolasen eta ibilaldi neurtuaren sari banaketa domekan izango dira 13:30ean.

Hauxe da Ernai kaleko festen egitaraua:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak