Belgikan bizi da Etxebarria orain dela hogei urtetik, eta, orkestra zuzendaria ez ezik, tronpa-jole profesionala ere bada. Hala ere, aukera duenean herriko musika proiektuetan parte hartzen du; esate baterako, Bergarako Antzerki Musikala elkarteak antolatutako Bretxa musikalean.