Josu Igoa eta Javi Cuarain pilotarien aurka jokatu zuten partida Ander Muruak eta Antton Apezetxeak, eta 22-21 irabazi zieten, 57 minutuko partiduan. Leire Garaik eta Enara Gamindek, berriz, Olatz Beitia eta Itxaso Erasun izan zituzten aurkari, eta 22-13 garaitu zieten 40 minutuz jokoan aritu ostean.