Artolaren arabera gazteei eragiten dieten "gai asko" daude une honetan pil-pilean: "Azken lau urteotan izan dugun lanerako dinamikari jarraituta, herritarrek dituzten beharrak, nahiak eta gogoak zuzenean entzun nahi ditugu, haiekin espazioak partekatu. Gazteei eragiten dieten gai asko ditugu une honetan pil-pilean eta haiei buruz hitz egin nahi dugu beraiekin". Aldez aurretik ere galderak egiteko aukera egongo da, dagoeneko Arrano tabernan horretarako jarri duten kutxan.