Euskal Herriko hamar Gobernuz Kanpoko Erakundek hartuko dute parte azokan, eta horien artean egongo da Mariaren Lagundiko FISC erakundea: "Erakunde batzuk euren berri emango digute, euren lana ezagutzera emanez; beste batzuk, aurrekoaz gain, zenbait produktu salduko dituzte euren proiektuetara bideratzeko. Beste batzuk, aldiz, tailerrak eskainiko dituzte".