Istripua Elorregi eta Bergara artean

Oihana Elorza 2023ko apirilaren 30a

Ibilgailu bat errepidetik atera eta itzuli egin da Elorregi eta Bergara artean dagoen Isasizabal baserriaren parean, 08:30ean. Pertsona bakarra zihoan ibilgailuan eta suhiltzaileek atera behar izan dute barrutik. Ertzaintzak jakinarazi duenez Arrasateko ospitalera eraman dute. Errepidea zabalik dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak