'20.000 especies de abejas' filmaren zuzendari Estibaliz Urresolarekin solasaldia, maiatzaren 3an, Bergaran

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko api. 27a, 16:16

Datozen egunetan 20.000 especies de abejas filma izango da ikusgai Seminarixoan. Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean 19:30ean eskainiko da. Maiatzaren 3an, berriz, ikus-entzunezkoa ikusteaz gain, Estibaliz Urresola zuzendariarekin solasaldia egingo da 20:00etatik aurrera, Zinemaon taldearen eskutik. Azken emanaldi horretarako ia sarrera guztiak agortuta daude.

Apirilaren 21ean heldu zen zinema aretoetara Estibaliz Urresola zuzendari laudiotarraren 20.000 especies de abejas filma eta domekan, astelehenean nahiz eguaztenean Bergarako Seminarixoan izango da ikusgai; azken horretan, gainera, zuzendaria bertan izango da filmaren inguruko xehetasunak kontatzeko. Hiru egunetako sarrerak Seminarixoko webgunean eros daitezke.

Estreinatu aurretik arrakasta handia lortu duen filma da; izan ere, Berlinalen bi sari eskuratu zituen eta horietako bat izan zen Sofia Otero neskato protagonistak irabazitako antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza. Malagako Zinema Jaialdian ere, film onenaren Urrezko Biznaga jaso zuen lanak, eta Patricia Lopez Arnaizek antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria eskuratu zuen. Otero eta Lopez Arnaizez aparte, aktore zerrendan daude Ane Gabarain, Itziar Lazkano, Sara Cozar edota Martxelo Rubio, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak