Altxorra, musika-hotsen artean

Hasier Larrea 2023ko api. 23a, 17:48

Bergarako bandak eta musika eskolako gazte bandak kontzertu didaktikoa egin dute Udal pilotalekuan. LH1etik LH4ra arteko ikasleek musikarien aldamenean jarraitu dute emanaldia, eta herritar asko bertaratu dira hitzorduak erakarrita.

Aipamen berezia merezi izan du Pirates dreams obrak. Bederatzi haur bergararrek ederki adierazi dute, antzerkiaren bitartez, piezak kontatzen zuena. Azkenean altxorra topatzea ere lortu dute: "Altxorra, Bergarak duena, Musikariz beteta baitago herria; eskerrik asko gerturatu zareten ikus-entzule guztiei, eta baita laguntzen ibilitako guztiei ere. Bergara kultura, tradizioa eta etorkizuna da", adierazi du Marije Ugaldek, Bergarako musika eskolaren izenean. Argazkiekin batera, ondoko bideoa ere partekatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak