"Ekimena borobiltzeko asmoz, datozen urteetan Bergararen alde lan egiteko prest dauden jeltzaleen zerrendaren aurkezpena egingo dugu; Mikel Lete Txintxurreta alkategaiak aurkeztuko ditu alboan izango dituen herritarrak", gaineratu dute.
Bestalde, posta bidezko botoa tramitatzeko bulegoa martxan dute batzokian; astelehenetik egubakoitzera, 11:30etik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Eskaerak egiteko azken eguna izango da maiatzaren 18a (943 76 47 00 edo 645 72 27 08).