Apirilaren 28an pintxo potea egingo dute seminarioko karpan, 19:00etatik 21:00etara eta ondoren musika jarriko dute 00:30ak arte. Apirilaren 29an, berriz, goizean alebinen eta benjaminen arteko partiduak eta saskibaloiaren bueltako askotariko jolasak egongo dira, betiere umeendako. Ondoren, Euskal Parrilla enpresari esker bazkaltzeko aukera egongo da. Arratsaldean, berriz, hiruko txapelketak egongo dira eta gau partean berriro jarriko dute musika, 00:30ak arte. Goizean eta arratsaldean zehar puzgarriak egongo dira.