Bergarako EH Bildu: herri batzarra apirilaren 20an eta zerrendaren aurkezpena apirilaren 27an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko api. 19a, 17:52

EH Bilduko zenbait kide, 2019ko kanpainan.

Bergarako EH Bilduk herri batzarra deitu du biharko, apirilak 20, Irala kaleko bilgunean (18:30). Udal hauteskundeetarako aurkeztuko den taldea ezagutzera emateaz gain, herri programako proiektu nagusiak ere azalduko dituzte bertan. Bestalde, Bergarako zerrendaren aurkezpen publikoa apirilaren 27an izango da, Munibe plazan.

Biharko batzarrean emango zaio ezagutzera EH Bilduren komunitateari udal hauteskundeetara aurkeztuko den taldea. Bestalde, udal talde berria osatuko dutenek bertan aurkeztuko dituzte herri programako proiektu nagusiak. Parte hartze saioetatik ateratako proposamenak dira, beste hainbat proiekturen artean, EH Bilduren datozen lau urteetako jarduna ezaugarrituko dutenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak