Berener kooperatibaren bazkidetza-kanpaina martxan da, eta 250era iristeko helburua du

Eki Letona Erretolatza 2023ko api. 19a, 10:48

Bergarako Berener energia berriztagarrien komunitateko bazkidetza-kanpaina martxan da. 2022an sortu zuten, eta bergarar guztiei zuzendutako kooperatiba herritarra da. Energia berriztagarriei bultzada ematen eta ahalik eta proiektu gehien garatzen ari dira, baina, horretarako, bazkideak behar dituzte; horregatik, herritarrei, dendariei, tabernariei eta enpresei dei egin diete.

Berener Koop S. erabiltzaile kooperatiban bazkidetzeko 100 euroko ekarpena egin behar dute norbanakoek; eta eragileek, 200ekoa. Ordainketa bakarra da eta ez dago urteko kuotaren aukerarik. Kooperatiba, martxoaren 10an, hogei kide sustatzaileren artean eratu zuten; herritarrez osatutako talde motorra da, eta sarri elkartu eta lanean aritu dira. 

Bazkidetza horrek kooperatiba aurrerago eramaten lagunduko du, eta helburuak betetzen lagundu:
        -Trantsizio energetikoa bultzatzea.
        -Herritarrak ahalduntzea.
        -Burujabetzaren bidean urratsak egitea.
        -Pobrezia energetikoari aurre egitea.

Bazkidetzeko aukerak

Erramu-zapatuan bazkidetza-kanpaina abiatu zuten eta 67 herritarrek erakutsi zuten bazkide izateko interesa. Helburu nagusia da ekainerako 250 bazkide izatea.
 
Helburu hori lortzeko bidean, honako data hauetan bazkidetzeko postuak jarriko dituzte.
        -Apirilaren 20an, 19:00-20:30, Irala kalean.
        -Apirilaren 26an, 18:00-19:00, Ehunduren bulegoan
        -Maiatzaren 17an, 18:30-19:30, San Joxepen
        -Maiatzaren 18an, 19:00-20:30, Irala kalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak