Apirilaren 27an, Haurrak eta pantailak izango da gaia, Amaia Arroyo Sagastarekin; eta maiatzaren 25ean, Haurren autonomiaren garapena: helduen afektua eta arauak, Alvaro Beñaran Aranzabalen eskutik.
Gizartean hain bizkor aldatzen doazen teknologia berriei eta gizarte ereduaren aldaketei lotuta, Angiozarko Arbiaska Guraso Elkartean hainbat kezka sortu dira. Horrek guztiak eragin zuzena izan ohi du haurren eta gazteen garapenean, baita etxeetako egunerokotasunean ere. Egoera horren baitan antolatu dira Angiozarko Arbiaskara aretoan izango diren bi saioak.