Urtero bezala, musikarien artean esertzeko aukera izango dute haurrek; baita instrumentu nahiz musikariak hurbiletik lanean ikusteko eta "musikarien ikuspuntua bertatik bertara ezagutzeko" ere. Ekitaldia "bereziki" etxeko txikienei zuzenduta badago ere, Txurrukak aurreratu duenez, bertaratzen diren guztiek ikasi ahal izango dituzte "gauza berriak" musikaz gozatzen duten bitartean.
Musika Bandako zuzendariorde Igor Larrañaga arituko da aurkezle lanetan, beste urte batez, baina aurtengoan Bergarako Musika Eskolako hiru aurkezle gazteren laguntza izango du. Sei pieza musikatuko dituzte denera eta horietako bi Musika Eskolako Banda Gaztearekin batera joko dituzte. Halaber, Txurrukak gaineratu du pieza horietako bost kantu Bergarako bandako zuzendari edo kideek sortuak edo moldatuak izan direla.
- Lokatza, Bergarako txirrindulari elkarteari eskainia (Alfredo Glz. Chirlaque)
- Pirate's dream, piraten abenturak irudikatzen ditu (Hayato Hirose)
- Mary Poppins, Disneyren filma ezagutzeko kanten bilduma (Sherman anaiak; Alfredo Glz. Chirlaquek moldatua)
- Elton John sentimentala, kantari ingelesaren balada bilduma (Alberto Laskurain bandako kide eta banda gazteko zuzendariak moldatua)
- Aukera berriak kantaren bertsioa (ETS; Jon Lopez bandako kideak moldatua)
- Oye, cómo va (Tito Puente; Alberto Laskurain bandako kide eta banda gazteko zuzendariak moldatua)