Desgaraian taldeak 'Gauden aldian' diskoa aurkeztuko du Bergaran

Eki Letona Erretolatza 2023ko apirilaren 18a

Egubakoitzean, hilaren 21ean, Desgaraian taldeak Gauden aldian diskoa aurkeztuko du Bergarako Kartzela Zaharrean, 22:00etatik aurrera. Taldearen lehen diskoa da eta sarrerak bost euro balio du.

Gauden aldian diskoa pop musikaz eta letra sakonez betetako hamar abestiz osatutako lana da. Pop erritmoarekin eta rock edo punk musika, letra iraultzaileekin lotu ohi da taldea. Pop doinuen atzean batu dituzte krisi klimatikoa, nazioarteko testuinguru belikoa, inflazioaren gorakada eta jendearen pobretzeari buruzko kontuak.
 
Ez dute kontzertu askorik eman, Azpeitian eta Elorrion bakarrik aurkeztu dute euren lana orain artean, horregatik aukera paregabea izango da seikotearentzat disko berria azaleratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak