Pol-Pol mendi taldeko beteranoak, Errioxan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko apirilaren 16a

2023ko laugarren irteera egin dute Bergarako Pol-Pol mendi taldeko beteranoek, eta, Errioxan (Espainia) izan dira gaur, hilaren 16an.

58 mendizalek hartu dute parte, eta "eguraldi zoragarria" lagun, "ederto" pasatu dutela adierazi dute. Tobia herrian hasi dute ibilaldia, eta, Rioja izeneko gainera igo dira, Valvanera bailarara jaisteko. Hurrengo irteera, berriz, apirileko azken asteburuan egingo dute, Riañora (Espainia).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak