Jose Miguel Berroyaren lanak ikusgai daude Aroztegi aretoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko api. 14a, 21:12

Jose Miguel Berroya Mendizabal artistaren lanak Aroztegi aretoan daude ikusgai, gaur hasi eta apirilaren 30era arte. Boligrafoz eta estilografoz kartulina gainean egindako hainbat ilustraziok osatzen dute, gaiaren arabera bereiztako hiru taldetan banatuta.

Talde horietako bakoitzak kolore adierazgarria du, egileak azaldu duenez. "Batetik, ertz berdea dutenak Euskal Herriko mitologian eta kulturan oinarritutako eszenak dira; ertz gorria dutenetan pertsonaia ezberdinek eguneroko ekintzak modu kaltegarrian egiten dituztela ikusiko dugu, baina ez dirudi inolako minik pizten dutenik". Azkenik, erantsi du ertz berdea dutenak munstro "barregarri eta hibridoak" direla, makina eta gizakien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak