Liburuaren Eguna ospatuko dute Bergaran

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko api. 14a, 09:30

Hilaren 23an da, baina, eguna aitzakiatzat hartuta, ekintza gehiago ere antolatu dituzte udal liburutegian.

Pablo Alaña idazlea izango da lehen gonbidatua, eta La sospecha eterna (Betiko susmoa) liburua izango dute mintzagai. Irizar jauregiko Euskaldun berria gelan izango da solasaldia, 18:00etan, gazteleraz.

Apirilaren 21ean, berriz, bi ekintza antolatu dituzte. Maite Frankok ipuin kontaketa saioa egingo du Bergarako hiru ikastetxeetako lehen hezkuntzako lehenengo mailako ikasleekin, euskaraz, haur liburutegian. Arratsaldean, berriz, 18:00etan, 5 urteko haurrei zuzendutako saioa egingo du, leku berean.

Azkenik, apirilaren 24an, liburu elektroniko baten zozketa egingo da, apirilaren 23ra bitartean helduen sailean mailegu bat egiten duten erabiltzaileen artean.

Bisita gidatuak

Horrez gain, liburutegia hobeto ezagutzeko asmoz, bisita gidatuak egingo dituzte apirilaren 24tik 28ra bitartean San Martin Agirre Herri Eskolako, Aranzadi ikastolako eta Mariaren Lagundia ikastolako ikasleekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak