Hamabost eguneko epea izango dute auzolandegiek, eta, Bergarako kasuan, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra bitartean egingo da. Hogei leku daude guztira, eta 18 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Parte hartzaileak, gainera, halabeharrez, Hego Euskal Herrikoak edo Espainiakoak izan behar dira.
Horrez gain, beste bederatzi lekutan ere auzolandegiak antolatu dituzte. 18 eta 26 urte bitartekoek Bizkaia izango dute helmuga, Lekeition, Lemoan, Derion eta Muxikan auzolandegi bana antolatu baitute askotariko gaiak lantzeko; hala nola, ingurumena eta ondarea. 14 eta 17 urte bitarteko gazteek, berriz, Arraia-Maeztura (Araba) joateko aukera izango dute, baina baita Alonsotegira, Trapagaranera eta Muxikara ere, Bizkaian. Are gehiago, 16 eta 21 urte artean dituztenentzat auzolandegi bana antolatu dute Erandion eta Bilbon.
Izena emateko aukera
Hala, goizetan, boluntariotza-esparruari lotutako zereginak egingo direla azaldu dute antolatzaileek, eta, arratsaldean zein asteburuetan, jarduera osagarriak. Interesa izan ezkero, beraz, maiatzaren 8ra arte dago izena emateko aukera.