Etenik gabe dabiltza Lokatzako txirrindulariak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko api. 11a, 11:14

Bolintxo-Lana eta Igamo taldeetako txirrindulariak, apirilaren 9an, Agurainen (Araba). Argazkia: Lokatza.

Pasa den domekan, apirilaren 9an, mutilen kadete mailako lasterketa egin zuten Agurainen (Araba), eta Igamoko neskek ere bertan hartu zuten parte, mutilekin lehiatzen baitute lasterketarik ez dutenean, Lokatzatik adierazi dutenez.

Unai Ormaetxea eta Iñaki Plaza txirrindulariak aritu ziren lasterketan Bolintxo-Lana taldearen ordezkaritzat, eta, Edurne Ormaetxea, Itxaso Plaza eta Itxaso Askasibar, Igamotik. 28 kilometroko zirkuituari bi buelta eman behar izan zizkioten parte hartzaileek, eta, Plazak, hirugarren egin zuen emakumezkoetan.

Datozen hitzorduak

Domekan, apirilaren 16an, Bolintxo-Lana taldeko mutilek Eibarren izango dute lasterketan, eta 68 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Igamoko neskek, berriz, Lea Artibai Txallengea (Bizkaia) izango dute egubakoitzetik domekara bitartean. Lehen etapan erlojupekoa egingo dute, Lekeition; bigarrenean, Markina-Xemeinen; eta azkenik, Berriatuan.

Horrez gainera, Igmo Packing taldeak txirrindulariak aurkeztuko ditu. Kadeteen mailan Itsaso Askasibar, Arantxa Anduaga eta Maddi Oleaga izango dira; jubeniletan, Edurne Ormaetxea eta Itxaso Plaza; eta, elitean, Eneritz Urrutia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak