Maiatzaren 12a izango da Bergarako Mokoloblok-en izena emateko azken eguna

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko api. 5a, 12:29

Maiatzaren 28an, Pentekoste jaietan, Mokoloblok Bergarako kale-blok topagunea egingo da, eta eskalatzen aritzen diren 14 urtetik gorako gazteek hartu ahal izango dute parte. Partaide kopurua mugatua da eta izen-ematearen arabera egingo da onarpena.

Bergarako Udalaren webgunean eman behar da izena, maiatzaren 12a baino lehen, eta adin txikikoen gurasoen edo legezko ordezkarien baimena bete beharko dute. Udalak jakinarazi duenez, antolakuntzak gehieneko parte-hartzaile kopurua jarriko du eta onarpena izen-ematearen ordenaren arabera egingo da.

Adierazi dutenez, eskalatzaileek norbere katu-oinak eta eskalatzeko behar duten material pertsonala eraman beharko dituzte; ahal dutenek, koltxoneta ere bai. Azkenik, antolakuntzak aseguru bat egingo die topagunerako izen ematea behar bezala egin duten eta onartuak izan diren guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak