Hainbat udal eraikin birgaituko ditu Bergarako Udalak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko mar. 31a, 14:22
Elorregiko elkartea, teilatua eraberrituta. (Argazkia: Bergarako Udala).

Udal eraikinak birgaitzeko lanean ari da Bergarako Udala, eta hurrengo eraberritzeen berri eman du. Amaitu berri duten obra Elorregiko elkarteko teilatua izan da. Costrucciones Artzamendi SA enpresak egin du, 27.588 euroko aurrekontuarekin, BEZa barne.

Amaitzear dira Arrizuriaga Jauregian kokatuko diren kultura proiektu berriko eta emakumeen txokoko lehen faseko lanak. Udaletik adierazi dutenez, obra horiekin eraikina sendotu dute. Horretaz gain, fatxadan hainbat lan egin dira, inguratzaile osoan ere bai eta barruko espazioa, solairu bakoitzeko, "espazio diafano bihurtuko da".

Gainera, aurreratu dute Seminarixoko patioaren alboko udal jabegoko gimnasioaren estalkia konpontzeko lanak "laster" hasiko direla. Adierazi dutenez, Biark Studio SLP arkitektura enpresak idatzi du proiektu teknikoa eta horri jarraituz lanak egiteko lizitazio prozesua zabalik dago. Aurrekontua 77.172 eurokoa da, BEZa barne.

Azkenik, Errotalde jauregi ondoko zalditegia zenean ere lanak egingo dituzte eta hileta zibilak egiteko gunea jarriko dute, "herriko beste kokaleku batzuekin batera". Denboralearen eta eraikinaren egoera "txarraren" ondorioz, hainbat teila erori dira eta zenbait teila kendu egin behar izan ziren iaz. Eraberritze lan hau egiteko proposamenak aurkezteko epea amaitu berri da eta, BEZa barne, 208.349 euroko aurrekontua du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak