09:30 Feria Irekitzea. Ibargarain jarriko dituzte abelburuen erakusketa eta elikagai postuak. San Martin plazan, berriz, artisau postuak eta Eusko Label oilasko pintxoen postua eta Seminarioko patioan, makinaria, burdindegiak, landare erakusketa, txerriki pintxoak nahiz talo postua.
10:45 Kalejira Bergarako Musika Eskolako trikitilariekin.
11:00 Ezpainetako baltsamoa egiteko tailerra Ekoudalatx-en eskutik Udaletxeko arkupetan.
11:30 Sormen txokoa 6-12 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Erakusketa hainbat gunetan egingo dute. Antolatzailea: Jardun.
11:3o Aurtitzko joaldunak Bergarako kaleetan.
11:30 Emanaldia Bergarako Musika Eskolako dantzarien eskutik: Zumarragako ezpata dantzan eta soka dantzan oinarritutako taldekako dantzak Munibe plazan.
12:00 Ogitartekoa batzeko zapiak egiteko tailerra Erlantz Olabarriarekin. Jasangarritasunaren bidean natura errespetatuz Udaletxeko arkupetan.
14:30 Herri bazkaria Udal Pilotalekuan. Antolatzailea: Xaxau konpartsa. Laguntzailea: Bergarako Udala.