Mozorroak eta bizikletak uztartuta Pello Garitanoren omenez

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko mar. 25a, 12:33

240 zikloturista batu dira Pello Garitanoren omenez egin den lehen Gorlako igoera berezian. Mota askotariko bizikletak erabiliz, Bergarako eta Debagoieneko beste herrietako zikloturista asko animatu dira omenaldira.

Pello Garitanok Lokatzari, txirrindularitzari eta Bergarari emandako guztia eskertzeko lehenengo aldiz egin dute gaur Gorlako igoera bere omenez. 240 lagun batu dira, bizikletak hartuta eta mozorroak jantzita, San Martin plazatik Gorlako gainera dagoen igoera gogorra umoretsu eta lagun giroan egiteko. Izan ere, antolatzaileek azaldu duten moduan, hori izan da omenaldiaren asmo nagusia, Lokatza taldeko Jon Unamunok azaldu duen moduan: "Pellok mozorroak maite zituen eta horregatik festa koloretsua egitea izan da asmoa. Lagunartean, ondo pasatzeko eguna da gaurkoa, eta eskertuta gaude bergararrek eta inguruko zikloturistek emandako erantzunarekin".

Goizeko 11:00etan ekin diote igoerari, baina aurretik, Garitanoren senideek omenaldia jaso dute. Aurreskua egin eta txapelak banatu dizkiete, eta ostean, zinta-mozketa berezia egin dute, zati bana, senide bakoitzari eskainita. Gainera, Iñigo Arzelusek eta bere lagun izandako Jesus Kortabarria Kaxeta-k bertsoak eskaini dituzte Pello Garitanoren omenez.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak