Alberto Alonso izango da Bergarako PSE-EEko alkategaia

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mar. 23a, 17:11

Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetako hautagaia izango da, eta bigarren aldiz aurkeztu da.

Gipuzkoako sozialistek azaldu dutenez, bozetarako hautagairik "onena" da Alonso, "COVID-19ak eta Ukrainako gerrak baldintzatutako legegintzaldian" oposizioan egin duen lana nabarmenduta. "Udal gobernuari lagundu dio udalerriko biztanleen bizitza hobetzeko ekimenak proposatuz. Beraz, gizarte eta ekonomia arloan zaila izan den egoera nota bikainarekin gainditu du".

Alonsok, berriz, azpimarratu du "lehen aldiko ilusio eta ardura berarekin" aurkeztuko dela alkatetzara, onartu duen arren zerrendaburua izatea "erabaki inportantea" dela. "Konpromiso sendoa dut denontzako den Bergara bat mamitzeko eta eraikitzeko. Bergara eraldatzen jarraitzeko helburuarekin aurkeztuko naiz".

Are gehiago, erantsi du "pozik" dagoela orain arte udalean egin duen lanarekin, "oposizio eraikitzailea" izan dela azalduta. Alabaina, EH Bilduren jarrera salatu du: "Desengainu handia sortu dit bere gobernuak auzokideen presio fiskala igo, eta, aldi berean, diru publikoarekin UEMA bezalako beharrezkoak ez diren proiektuak diruz lagundu izana".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak