Gaurkotasun politikoa hizpide, eguerdian egin den solasaldian

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko mar. 18a, 18:30

Gaur eguerdian Iralan egin den solasaldia. Argazkia: Imanol Soriano

Oskar Matute EH Bilduko Kongresuko diputatua Irala kalean izan da eguerdian. Bergarako EH Bilduko kideak eta herritarrak gerturatu dira solasaldia bertatik bertara jarraitzera.

Bergarako EH Bilduk antolatuta, solasaldia egin dute gaur eguerdian Irala kalean, EH Bilduko Kongresuko diputatua den Oskar Matuterekin. Ikusmina piztu du ekitaldiak eta Bergarako EH Bilduko ordezkariez gain, herritar ugari gerturatu dira Matuterekin izan den solasaldia entzutera. Nagore Iñurrategi bilkideak dinamizatu du solasaldia eta gaurkotasun politikoari lotutako gai ugari jorratu dituzte.

Oskar Matutek berak GOIENA-ri aitortu bezala "eskubideetan aurrera pausoak" eman behar direla dio. Adibideen arten jarri ditu esaterako, herritar orok etxebizitza bat izateko eskubidea izatea eta nahi duen tokian bizi ahal izatea; eta langileen eskubideetan ere aurrera pausoak ematea. Gainera, EH Bilduren kongresuko bozeramaileak, egun gizartean duen beste arazo nagusienetariko bat ere mahai gainean jarri nahi izan du. "Biztanleria geroz eta zaharragoa dugu, eta pertsona helduentzat zein ume txikinenentzat, kalitatezko zaintza hobetzea eta bermatzea lehentasuna izan beharko luke, eta guri dagokigunez horretan saiatuko gara" adierazi du Matutek.

Oskar Matute eguerdiko solasaldian

Baikor hauteskundeei begira

Bi hilabete besterik ez dira gelditzen udal hauteskundeetarako eta koalizio abertzaletik baikor daude. Matutek adierazi duenez Euskal Herrian "hazten" jarraitu behar dute eta aldi berean, duela lau urte nagusi izan ziren herrietan, tartean Bergara, nagusitasun hori "berrestea" dela helburu nagusia, datorren maiatzaren 28ra begira.

Orain arte egindako lana ere ona azpimarratu nahi izan du. "Uste dugu, egindako lana herritarren bizi kalitatea hobetzeko izan dela" dio Matutek. Hori aurrera eramateko "gardentasunez" jokatu dutela ere esan du, herritarrekin "egunerokoan" egindako lana izan dela gaineratuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak