Alex Txikonen hitzaldia eta bazkideen bazkaria Gure Ametsa elkarteak mende erdi bete duela ospatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko mar. 17a, 12:40

40. urteurreneko ospakizunak Gure Ametsa elkartean, 2013an.

Bergarako San Antonio auzoko Gure Ametsa elkarte gastronomikoak martxoaren 25ean beteko ditu 50 urte eta egun horretarako antolatu dute ospakizun nagusia. Aurretik, martxoaren 22an, Alex Txikonekin solasaldia izango dute elkartean bertan (19:30).

Gure Ametsakoek honako egitaraua antolatu dute martxoaren 25erako: hamaiketakoa (11:00); hildako bazkideen omenezko meza, ermitan (12:00); Bergarako Musika Eskolako orkestraren kontzertua, plazatxoko karpan (13:00); batzar orokorra eta bi bazkide fundatzaileri omenaldia (14:00) eta bazkide guztiendako bazkaria izango dute (15:00).

Egun handiaren aurretik, martxoaren 22an, Alex Txikon mendizale ezaguna gonbidatu dute elkartera, Mendia lehen eta orain izenburu duen solasaldian parte har dezan. Solasaldia 19:30ean hasiko da eta ondoren pintxoak egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak