Brigade Locok Anoetako harmailak girotuko ditu bihar

Eki Letona Erretolatza 2023ko martxoaren 15a

Realak Roma taldearen aurkako UEFAko kanporaketako itzulerako partidua jokatuko du bihar, eguena. Aurreko asteko emaitzari buelta emateko, klubetik estadioa goraino betetzea nahi dute, zaleen babesa sentitu dadin. Testuinguru horretan, Brigade Loco talde bergararra egongo da partiduko giroa animatzen.

Neurketaren aurretik eta atsedenaldian joko du taldeak. Brigade Locok, Aitor Zabaleta Harmailari eskainitako Bultzada abesti ezaguna egin zuen; beraz, aurreikus daiteke harrera ona izango duela taldeak harmailetan, horiek "eztanda" egin dezaten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak