Puntako aurkezpen ekitaldiarekin abiatu du Lokatzak denboraldia

Xabier Urtzelai 2023ko mar. 15a, 08:55

Lokatza Ziklismo Eskolak talde profesionalen tankerako aurkezpen ekitaldiarekin abiatu du denboraldia. Atzo, martitzena, Bergarako Seminarixoko harmailak bete egin ziren ziklistak taula gainean ikusteko, musika emanaldia ere egon zen eta hitzordua aprobetxatu zuten Pello Garitano gogoan izateko. Hala, emakumezkoen Igamo Packaging taldea da berritasunetako bat. 

Xabier Otaegik, Txirri-k, izan zuen ekitaldia aurkezteko ardura, eta Seminarixoko taula gainetik pasa ziren gaur egungo presidente Ion Unamuno, Portu-rekin batera Lokatza ziklismo eskola sortu zuen Fermin Hernandez, Bergarako alkate Gorka Artola –aitortu zuen gaztetan ziklismoan ibili zela, Lokatzan–, klubeko babesle nagusietako ordezkariek ere berba batzuk esan zituzten –Bolintxo Okindegia, Igamo Packaging eta Lana kooperatiba– eta musika emanaldia ere egon zen Diablues eta Bluezifer-en eskutik. Hitzordua bera baliatu zuten Lokatzaren alma mater edo bultzatzaile izan den Pello Garitano gogoan izateko eta noski, txirrindulariek ere protagonismoa hartu zuten, euren eguna zen-eta.

Hala, kategoria txikienetik hasi eta emakumezkoen talderaino denak aurkeztu zituzten, teknikariekin batera, eta gaur egun beste talde batzuetan –gehienak Oñatiko Ulman– dabiltzan Bergarako harrobitik irtendako txirrindulariak ere taula gainera igo ziren. Izan ere, Debagoieneko klubek aspaldi utzi zioten euren zilborrari begiratzeari, eta logikak agintzen duen hitzarmena egin dute, alegia, elkarri laguntzekoa. Dorletako Amakoek maila eskolarretik aurrera Lokatzarako bidea hartzen dute, eta horiek, junior mailan, Oñatirako bidea. Lokatzako agintariak pozik azaldu ziren elkarren artean duten harremanarekin, izan ere, indarrak batzeko garaiak dira hauek.

Maila eskolarreko txirrindulariak (Bolintxo Okindegia Lana):

Benjaminak:

  • Paul Diaz Horrillo
  • Hegoi Chaparro Dominguez
  • Lander Taboada Fernandez

Alebinak:

  • Xanet Aranburu Kareaga
  • Harri Izaguirre Santamaria
  • Hodei Maiztegi Uribesalgo
  • Josu Martin Etxeberria-Arteun
  • Peru Kortabarria Arana
  • Aimar Arcelus Agirre
  • Izar Aranguren Arzelus
  • Enaitz Irizar Iztueta
  • Unax Alberdi De Torre
  • Eneko Ruiz De Eguino Perez
  • Makar Kovalenko Kovalenko

Infantilak:

  • Maddi Alonso Berecibar
  • Ekain Irizar Fernandez
  • Hegoi Aranburu Segurola
  • Aimar Osa Jimenez
  • Harkaitz Ilarduia Arteaga
  • Unai Mondragon Basurto
  • Lier Aranguren Arzelus
Kadete mutilak (Bolintxo Okindegia Lana):
  • Markel Eguren Toledo
  • Unai Ormaetxea Arriaran
  • Manex Larrañaga Sarriegi
  • Izortz Llodio Ramos
  • Ekaitz Labaien Arregui
  • Iñaki Plaza Amozarrain
Emakumezkoen Igamo Packaging:

Kadete maila:

  • Maddi Oleaga Garcia
  • Arantxa Anduaga Santos
  • Izar Ezkibel Bastida
  • Izaro Agirre Zoilo
  • Itxaso Askasibar Belar

Junior maila:

  • Edurne Ormaetxea Arriaran
  • Itxaso Plaza Amozarrain

Elite eta 23 urtez azpiko maila

  • Ainhize Barrainkua Agirre
  • Eneritz Urrutia Tena

Lokatzako harrobiko ziklistak:

  • Beñat Iñarra Mateo (Ulma, junior maila)
  • Aratz Arenaza Irizar (Ulma, junior maila)
  • Unax Errasti Urteaga (Ulma, junior maila)
  • Olatz Gabilondo Zenitagoia, (Team Zatika Bike Women, elite eta 23 urtez azpikoa)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak