Liztor beltzaren aurkako tranpatze-kanpaina apirilaren 30era arte luzatuko da Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko mar. 13a, 16:54

Liztor beltzaren aurkako tranpatze kanpaina apirilaren 30era arte luzatuko da. Argazkia: Bergarako Udala.

Liztor beltza edo vespa velutina-ren aurka egiteko 2023ko tranpatze-kanpaina martxan dauka Bergarako Udalak, eta apirilaren 30era arte luzatuko da. 50 tranpa jarriko dituzte, 2018a ezkero habien kokapenak aintzat hartuta. Udalak herritarrei eskatu die liztor beltzaren habiaren bat aurkituz gero 092 zenbakira deitzeko.

Bertako erleak, intsektuak eta eltxoak jaten dituen espezie inbaditzailearen aurka egiteko 50 tranpa jarriko dituzte: "Langile bat arduratuko da jarraipen osoa egiteaz; tranpak jarri, jarraipena egin, datuak bildu –zenbat liztor hil diren eta zein espezietakoak– eta ondoren tranpak kendu. Behaketa astero egingo da".

092 telefono zenbakira deitzeko gomendioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendu, Bergarako Udalak sustatu eta Gipuzkoako erlezainen elkartearekin elkarlanean egiten ari da lana. Udaltzainei dagokie liztorren gaineko jarraipena egitea; beraz, herritarren batek habiaren bat aurkituko balu 092 zenbakira deitu behar du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak