Monzonek loreontziaren metafora zer dela-eta asmatu zuen gogoratu du Bergarako Sortuk: "Zoritxarrez gaur egun ere gaurkotasun handikoa dugu gaia. Gure herriaren metafora da apurtutako loreontzia: espainiar eta frantziar estatuek hiru zatitan banatua, zapaldua daukatelako eta txikitua ikusi nahi dutelako. Bergarako Sortuk herriko hainbat artistek lagunduta loreontzia berreraiki zuen eta gaur guztiok ikusteko moduan dago Bergarako saihesbidean. Martxoaren 8aren testuinguruan eta Aberri Egunaren atarian gure mezua argia da: Euskal Herria berreraikitzeko gure konpromisoa adierazi nahi dugu, Euskal Estatu feminista, sozialista, euskaldun eta batua eraikitzeko deia zabaldu nahi diogu herritar guztiei".