Berriketan konpainiaren 'Arima' dantzaldia gaur iluntzean, Bergaran

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko mar. 10a, 09:45

Miren Amuriza eta Askoa Etxebarrietak 'Gorria' ikuskizuna eskaini zuten 2020an Seminarixoan. (Argazkia: GOIENA).

Flamenkoa eta txalaparta uztartuko dituzte Askoa Etxebarrieta 'La Pulga' dantzariaren emanaldian. Berriketan konpainiaren eskutik, Arima izeneko dantza-emanaldia izango da ikusgai gaur, arratsaldeko zortzietan, Seminarixoan. Sarrerak salgai daude dagoeneko www.seminarixoa.eus webgunean, zortzi euroren truke.

Konpainiaren bigarren sorkuntza-proiektua da bihar eskainiko dutena, eta txalapartaren eta flamenkoaren arteko fusioa egiten dute artistek oholtza gainean ordu eta erdiko ikuskizunean. Konpainiaren hitzetan, euskal txalaparta bertso nahiz kantu eta flamenkoaren pasio, dantza eta doinuekin osatutako "binomio orekatua" da.

Askoa Etxebarrieta flamenko dantzaria, La Pulga, igoko da oholtzara eta ondoan izango ditu txalaparta jotzen Mikel Aveiro eta Aitor Korta, gitarra-jole Miguel Linares eta perkusioan Adrian Larrañaga. Musikari haien doinuei Eider Elorzak eta Angel Lopez de Torok jarriko diete ahotsa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak