Bihar jokatuko dira XIII. Soraluce txapelketako azken final erdiak

Eki Letona Erretolatza 2023ko mar. 6a, 11:50

Martxoak 7, martitzena, Bergarako udal pilotalekuan XIII. Soraluce txapelketako azken final erdiak jokatuko dira. Promesak emango diote hasiera jardunaldiari, Beñat Apezetxeak eta Beñat Zubizarretaren aurka jokatuko du. Ondoren, nagusien mailan, Javi Oskoz eta Oian Canabalen artean izango da norgehiagoka, eta bertatik irtengo da bigarren finalista. Bergarako pilota elkartetik partiduak ikustera eta pilotaz gozatzera animatzen ditu ikusleak.  

Aurreko astean, txapelketako lehen final erdiak jokatu ziren. Hauek izan ziren emaitzak: Promesa mailan 15-22 irabazi zion Unai Amianok Mikel Arambarriri. Nagusi mailan, berriz Gaizka Karregalek 22-17 irabazi zion Iosu Igoari. Emaitza hauekin, 2 finalistak aurkaria bihar zehazteko zain daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak