Ilusioz beteriko hasiera Igamo Packagingentzat

Eki Letona Erretolatza 2023ko mar. 6a, 09:21

Igamo packaging taldeko txirrindulariak, domeka goizean Nojan.

Atzo, domeka, emakumezkoen Espainiako Kopara sailkatzeko lehen lasterketa puntuagarria jokatu zen Nojan. Igamo taldeko txirrindulariek lan bikaina egin zuten Kopako zein denboraldiko estreinaldian.

Goiza, kadete mailako txirrindularien probekin hasi zen, eta Bergarako, Lokatzako taldeko kideek, postu duinetan amaitzea lortu zuten. Irteera postuan, taldeko lautik hiru debutariak ziren, eta hori kontuan izanda eta tranpaz betetako ibilbidean erorikoak eta ezbeharrak izan arren, lan bikaina egin zuten. Nabarmentzekoa da, Arantxa Anduaga, Itxaso Askasibar, Izar Ezkibel eta Maddi Oleagak lortutako hamabigarren postua taldeko sailkapenean, 
 
Ondoren, elite mailako proban, Igamo Packaging taldean Ainhize Barrainkua izan zen etxeko taldea ordezkatu zuena. Aretxabaletakoak oso lasterketa ona egin zuen, 34. postuan helmugaratu zen baina aurrealdeko postuetan egin zuen lasterketa osoa. "UCI taldeetako ziklistez jositako lasterketan, Lokatza bezalako elkarte batentzat arrakasta izugarria izan zen".
 
Amaitzeko, junior proban bi ordezkari izan ziren, Itxaso Plaza eta Edurne Ormaetxea. Lasterketa buruko posizioak mantendu zituzten lasterketa osoan zehar, Plaza garaipenaren lehian ere egon zen. Ormaetxea ezin izan zen taldeko buruan sartu, lehiaketan izandako ezbehar baten ondorioz, erori egin zelako.
 

Datorren astean, martxoaren 12an, Euskaldun Txapelketaren denboraldi berria hasiko dute Atarrabian.

Arantxa Anduaga, Itxaso Askasibar, Izar Ezkibel eta Maddi Oleaga kadeteen proba ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak