Goizean Feminismoa gazte antolakundean izeneko hitzaldiarekin abiatu zen egitaraua Uneden. Ainhoa Azkue militanteak Ernairen bidean feminismoak izan duen garrantziaz eta bilakaeraz jardun zuen.
Eguardian, Artatse elkartean bazkaria egin zuten gazteek, eta ostean, bingo musikatuan aritu ziren. Arratsaldean karro-poteoa egin zuten, eta, bitartean, Elorrion egingo den gazte topagunera animatzeko argazkiak atera zituzten.
Eguna borobiltzeko, musikak hartu zuen Arrano taberna, DJ 3KIAK-en eskutik. Jarraian, gazteek pintxada kolektiboan parte hartu zuten.