Georges Lacomberen artxiboa digitalizatu dute

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko martxoaren 2a

Miriam Urkia, Maite Aristegi eta Aitor Maritxalar.

Olaso Dorrea Fundazioa, Euskaltzaindia eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanaren ondorioz Georges Lacombe euskaltzain osoaren artxibo digitalizatua eskuragarri ikusgai dago Euskaltzaindiaren webgunean.

 

Bergaran dagoen Olaso Dorrea Fundazioa da George Lacombe euskaltzainaren ondarearen jabea, eta Euskaltzaindiarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean egindako lanari esker, aurrerantzean, euskaltzaindia.eus webgunean egongo da eskuragarri artxibo osoa.

Guztira 18 funts daude eskuragarri eta 2.000 dokumentu inguru digitalizatu dituzte. "Euskararen historia eta Euskal Herriaren historia ezagutzeko dokumentu ezinbestekoak gordetzen ditu artxiboak, Besteak beste, Xahoren Kantutegia eta Louis Lucien Bonaparteren gutunak", azaldu du Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkari Miren Urkiak.

Olaso Dorrea Fundazioko patronatuko kide Maite Aristegik, fundazioarentzat "egun zoriontsua dela" azaldu du: "Fundazioaren sortzaile izan ziren Monzon-Ganuzatarren asmoa osoki betetzen da; hain zuzen, Lacombe artxiboa euskal herritarren esku jartzea".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak