Honako lan hauek egiteko egon da itxita rokodromoa orain arte: eskalatze hastapenerako eremua egokitu dute; Moonboard delakoa instalatu dute; eta aurretik zeuden bide guztiak berritu dituzte.
MoonBoard delako panelaren dimentsioak, presak, banaketa eta orientazioa estandarizatu dituzte. "Hau da, munduko edozein Moonboard-ean pareta-azalera bat dago antzeko neurriekin eta harrapakin berak modu berean jarrita. Moonboard-aren ideia oinarrizko entrenamendu-taula bat da. Ingurunea ezagutu ondoren, blokeen metodoa sinplea da, teknikarik gabea. Oso garrantzitsua baita teknika mugatzailea ez izatea, indarra eta potentzia landu ahal izateko".