Larramendiko planta: ingurumen baimenaren aurka demanda jarri du Bergarako Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko mar. 2a, 17:01

2022ko ekainean bide administratiboa itxi ostean Bergarako Udalak epaitegietako bideari ekin dio Larramendiko plantaren aferan, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian demanda jarrita. Jaurlaritzako Ingurumen Sailak Valogreene enpresari paper-fabriken hondakinetako azpiproduktuak tratatzeko planta egiteko Ingurumen Baimen Bateratua eman izanagatik jarri du demanda Bergarako Udalak.

Demanda jartzearen arrazoi nagusiak bi dira, Bergarako Udaletik prentsa ohar bidez berretsi dutenez: "Prozesu hau hasi zenetik esan moduan, udal planeamenduaren defentsan eman beharreko urratsak egingo ditu Udalak. Izan ere, Udalak ulertzen du enpresa horri aipatutako baimena emateak, batetik, Bergarako udalbatzak aho batez onartutako Plan Orokorraren kontra egiten duela, eta bestetik, ez duela aintzat hartzen Bergarako hiri ordenamenduak dioenari jarraituz emandako kontrako hirigintza bateragarritasun txostena ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak