Azpiestazio elektriko berrirako lanak martxan, Txara baserri inguruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko mar. 2a, 16:35

Iberdrolaren azpiestazio elektriko berria egiteko obrak, San Martzialera bidean.

Iberdrola azpiestazio elektriko bat egiten ari da San Martzialera bidean dagoen Txara baserriaren inguruan. Egun hilerriaren eta osasun zentroaren inguruan dagoen azpiestazioa kendu, han aparkalekuak irabazi eta landa-eremuan kokatutako dute azpiegitura berria.

Udalak "askotan" adierazi izan du gaur egungo azpiestazioa lekuz aldatzeko beharra, erdigunean dagoelako, eta horretarako permuta egitea onartu zen, aho batez, 2020ko azaroaren 30eko osoko bilkuran; permuta 2022ko otsailaren 9an sinatu zen. Hala, Udalak Txara baserriaren inguruan duen 3.381 metro koadroko partzela eman dio Iberdrolari eta Iberdrolak hilerriko azpiestazioa kendu eta gunea urbanizatuko du. Proiektuak 5.000 metro koadro baino gutxiago hartzen dituenez, ez du plan berezi baten beharrik. Hori bai, ingurumen-inpaktua murrizteko neurriak jarri ditu Udalak; azpiegitura bukatu ostean, hiru hilabete izango ditu Iberdrolak erdiguneko azpiegitura kentzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak